Kaltea eta Bere Zergatiak

Kaltea eta Bere Zergatiak

Bizkarmuina kordoi nerbiotsua da eta, bizkarrezurratik babesturik, burmuinaren harroinetik gerrialdeko guneraino hedatzen da. Hortik bizkarrezurreko zainak irteten dira eta hauek, sortzen diren gunearen arabera, garondokoak, torazikoak, gerrialdekoak edo sakroak izan daitezke.
Bizkarmuina Garondoko Sistema Nerbiotsuaren barruan dago, eta hauxe da burmuinak gorputz osoaren argibidea jaso eta mugimenduak arautzen duten aginduak bidaltzen dituen bide nagusia.
Bizkarmuinaren apurketak nahitako higimenaren etena, ukituriko gunearen azpiko zentzumen eza eta heste hustuketa eta txiza egiteko zuringen krontol eza ez ezik, ugalkortasun eta sexualitatearen esparruaren nahastea, Sistema Nerbiotsu Begetatiboaren aldaketak eta beste konplikazio batzuen arriskua ere (ultzerak edota giltzurruneko prozesuak esate baterako) sortzen du.
Kaltea traumatismo baten ondorioa (trafiko, lan, kirol istripua, ustekabea...), gaixotasunaren ondorioa edo jaiotzatiko sorburua izan daiteke, eta kaltea osoa edo ez-osoa den arabera eta sortzen den lekuaren arabera ondorioak larriagoak edo larritasun gutxikoak izango dira.
Garondoko mailako zain nerbiotsuen apurketak TETRAPLEJIA sortzen du, hau da, gaineko eta beheko gorputzadarren eta gorputz osoaren zentzumenaren edota nahitako higimenaren galera edo gutximena.
Toraziko eta gerrialdeko mailan PARAPLEJIA sortzen da, hots, beheko gorputzadar eta kaltearen azpian dagoen gorputzaren zatiaren zentzumen eza edota paralisi osoa edo ez-osoa.
Muinaren konoa eta zaldiaren buztanaren mailan zentzumenaren eta nahitako higimenaren kaltea txikiagoa da eta kaltetuek ibilian ibiltzea lortzen dute makilak lagundurik; gehien nabaritzen den ondorioa zuringen kontrol eza dugu.


Gaur egun bizkarmuinaren kaltearen ondorioak atzeraezinak dira bizkarmuina birsortzen ez delako, eta hala konplexutasuna nola egituragatik ezin daiteke senda kirurgiaren bidez gaurko teknikekin. Hala ere, ikerketek mundu osoan diraute etorkizunean sendotasuna lortzeko. Gainera, gaur egun aurrezaintzeko egiten diren ahaleginak ez dira nolanahikoak, eta kaltetuen bizitza kalitatea eta pronostikoa hobesten laguntzen dieten prozedura kirurgiko eta teknologiko berriak sortzen ari dira.


Bizkarmuinaren kalte gehiengoa traumatismo baten ondorioz sortzen dira bat-batean eta, gutxi gora behera kasuen erdian jatorria trafiko istripu batean datza.


Ezbehar hauen ondoren lan istripuak eta kirol istripuak dauzkagu, eta ia kasuen %25aren sorrera gaixotasun kutsagarri, tumoretsu edo baskularretan datza.

 

Traumatismo Kosko-entzefalikoak

(copy 1)

Koskoa

Traumatismo kosko-entzefalikoak, bai trafiko, lan edo kirol istripuen ondorioz, bai eraso edota beste zergati batzuen ondorioz, osasun publikoaren arazo larrienetarikoak ditugu herrialde garatuetan, eta burmuinaren kaltea sortzen duten zergati arruntenetarikoak dira gazteengan. Urtero 300-400 kasu berriak agertzen dira 100.000 biztaleentzako, zorionez ondorio larrienak %1era murrizten badira ere.


Kalte mota honek urritasun fisikoak (hemiplejia, hemiparesia...), kognitiboak (berbetaren, atentzioaren, oroimenaren aldaketak...) eta psiko-sozialak sor ditzake, bai kaltetuarengan berarengan bai bere senideengan eragina daukaten portaeraren eta emozioen aldaketak barne.


itzuli