Bizitzen Ikasi Kaltearekin

Bizitzen Ikasi Kaltearekin

Bizkarmuinaren kalteak edo beste edozein gaigabezi garrantzitsuak pertsonaren bizitzan ekartzen dituen aldaketak ez dira nolanahikoak. Zauritua ospitalean sartu eta bizkarmuinaren kaltearen berria ematen diotenetik profesional guztiek ahalik eta laguntza mediko-kirurgiko eta psikologikorik egokiena eskaintzen diote arazoen agerpena saihesteko eta ahalik eta arinen errehabilitazio espezializatua hasteko.
Kaltetua eta senideak elbarritasunaren konturatzen direnean eta haien burua nahi ez duten errealitate baten aurrean aurkitzen dutenean profesionalek izugarrizko ahaleginak egiten dute une zail hauetan hain beharrezkoak diren norabidatzea, laguntza psikologikoa eta laguntza emozionala emateko, egoera fisiko berri honek ekartzen dituen aldaketak aurre egiten lagunduz.
Gurpil-aulki batekin ibiltzen ohitzeko eta, posible bada, "tresnekin" eta makilekin edo paraleloen artean berriro ibiltzen ikasteko ahalegin eta iraunkortasun handia behar dira. Eguneroko jarduerak, jatea, janztea edo bere burua garbitzea hain zuzen ere, oso eginbehar zailak eta nekeak egiten zaie hasieran, eta normaltasun fisikoaren galerak ekartzen dituen giza, afektibo eta sozial ondorioak aurre egiteko egun bat baino gehiago dira beharrezkoak. Hau dela eta ezinbestekoa da kaltetuaren eta medikuen artean konfidantza harremanak ezar daitezen. Gaixoaren eta talde errehabilitatzailearen arteko etengabeko elkarrizketak tratamendu farmakologiko edo ariketa fisikoak beste garrantzia dauka. Beteranoagoak diren beste kaltetu batzuekin bizipenen hartu-emana ere oso ondo datorkie orokorrean, horrek gaixoari elbarritasuna aurre egiten, autonomoagoa izateko beharrezkoak diren trebetasunak hartzen eta egoera berriak eskatzen dituen erabakiak hartzen laguntzen dio eta.
Zentro espezializatuetan dagoen bitartean, eriak, talde errehabilitatzailearen laguntzarekin, gizarte inguruan eta eguneroko jardueretan ahalik eta autonomia handienarekin ongi konpondu ahal izateko behar diren eskarmentua eta konfidantza hartuko ditu. Zentro hauetan ere kirol egokituarekin (saskibaloi, igeriketa, tiro arkoarekin, tenis, atletismo...) harremanetan jartzen zaio gaixoari. Zentro batzuek taldeka egiten dituzte txangoak, bai eta gizarte-kultur animazio egitarauetan ere, eta gidabaimena birmoldatzeko aukera ematen diete.
Ospitaletik irten baino lehen gaixoaren eta senideen etxera itzulera prestatzen da eta hainbat alderen berri ematen diete, besteak beste, osasunaren mantenimendua, laguntza teknikoak, etxebizitzaren birmoldaketa, hiri higikortasuna, sexu-adierazpena, gizarte prestakuntzak, birlaneratzea, eta abar

itzuli